XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Iharduera. Txalupa noraezean

Aurrekoa bezalakoa, baina lagunak piskanaka eskuak edo aukeratutako heldulekua kenduz.

Aurretik aipatutako aldagai guztiak.

Iharduera alternatiboa

Lagunak arazoak dituzten haurrei utzitakoan, flotatzen duten trasteak proposatuko dizkie lagunak edo irakasleak: kortxoak, oholak, barratxoak, pulla, etab.

Oharra

Aipatu posizioetan ipintzeko arazoak edo beldurra duten haurren erreakzioei arretaz begiratu.

3. Iharduera. Helduta noraezean

Mutur batetik eskailerari, kortxoak lotzeko lekuari, etabar. itsatsitako soka baten bi aldeetan ipini haurrak.

Bi eskuekin eutsiz, hondoan indar eginda ahozpez flotean ipin daitezela, mugimendurik egin gabe posizio horizontal horretan egoteko.

- Gauza bera ahoz gora.

- Beso batekin sokari helduta eta bestearekin gurutzea eginez, sokan barrena gorputza ipinita, bertikalean...

- Sakonera handian.

- Soka gainean bueltak eman, posizioa mantenduz.

Geldi eta jarrai.

- Zangoetan flotagarriren bat ipini laguntzeko (ohola, pulla, koltxoia, barratxoak...).

- Sokaren posizioa aldatu.

Urazaletik 10-20 zentimetro azpiratuta.

Lagunaren gauza bera egin.

- Soka gainean ipini oinak, zangartea, izterrak, gerria, sorbalda, burua, etabar, ahoz gora bezala ahozpez.


Oharrak

Nork egiten du beherakako indarra besoekin?

Nork atxikitzen ditu zangoak goian?

4. Iharduera. Libre eta noraezean

Aurrekoa bera, baina irakasleak agindutakoan edo norberak nahi duenean, segundo batzuetan sokari utziz.

Oharra

Adi egon, iharduera sakonera handiko uretan burutzen bada.

5 Iharduera. Buia noraezean

Nor egon daiteke denbora luzeagoan oreka bertikalean, zangartean eutsitako flotagarriren baten laguntzaz?

Iharduera alternatiboa

Ausardiarik gutxien duten haurrek, sakonera gutxiagoko uretan edo gerrian flotagarriak ipinita egin dezakete.

- Gauza bera ekintza bat gehituta, ur azpian besoak mugitzekoa.

- Materiala gehituta, bikoteka elkarri baloiak jaurtikitzea, ping-pongeko pilotak, etabar.

- Zangarteko lagungarria aldatu.


Oharra

Leku sakona erabili. Materiala baloia, ohola eta abar izan daiteke.

6. Iharduera. Buia tolestua

Sakonera gutxiko leku batean, bularrerainoko uretan, eskuekin oinak ukitzen ahalegindu, oinak zuzen atxikiz.

Berriro orekara itzuli aurretik ahalik eta denbora gehienez egon posizio horretan.

Nork lortuko du?

- Gauza bera leku sakonean.

- Gauza bera, baina eskuetan kortxo bat, baloia eta abar edukiz.